Imanol in memorian

BIKILA 2014 AZAROA

Artista aparta. Ez dut ezagutzen uste hori inork ez-baian jartzen duenik. Bai ordea bere izaera eta jarduera. Horren inguruan burutazio hauek

Adostasunean laguna, desadostasunean zorrotza. Pertsona berezia genuen Imanol. Unamuno bezala, alde askotarikoa, beti ere, une bakoitzean sinisten zuenarekin koherentea izaten ahalegin zena. Baina, nago, batzuek eta besteek, salbuespenak salbuespen (Unamunorekin bezala) beren komenentzira erabili ohi zutela eta bazterrean utzi edo zokoratu geroago.

Aspalditik ezagutzen nuen Imanol. Urteen joan etorrian harremanak gorabeheratsuak izan genituen. Oso onak, petralak eta azkenean hutsaren hurrengoak.

Franco hil ondorengo amnistia zela medio, askok eta askok etxera itzuli ginen. Imanol horietako bat zen. Bere etorrian Gwendal musika talde bretoiarekin ibili zen Euskal Herrian zehar, euskal eta zeltar doinuak uztartuz; askok eta askok txundituta utziz. Halaz ere, Imanolek eta Oskorri taldearen zenbait emanaldietan Gorriak kanpora! ohiak entzuten genituen. Read More →