Kide maiteok,
Atzoko epaiketaren ondoren eta epaiaren ebazpenaren zain egoten, KEM-MOC Bilboko Talde Antimilitaristako kideok adierazi nahi dugu:
  • Ez dugu onartzen beldurraren kultura zabaltzea gizartean, dela errepresioaren bidez dela gerraren bidez.
  • Omenaldi militarrak arbuiatu egiten ditugu. Iraingarri deritzogu instituzio militarraren ibilbidea goraipatzea, gatazken konponketa biolentoen alde egiten baitute eta sufrikarioa hedatzen.
  • Ekintza zuzen ezbiolentoak burutu beharra daude egoera bidegabeak bistaratzeko, besteak beste, ejerzitoen izatea eta gerrak.
  • Desobeditzen ari gara; eta desobeditzen jarraituko dugu gizartea militarizatzeko saiakera eta ekinaldiak azaleratuz eta beraiei aurre eginez
Bestalde, biziki eskertu nahi dugu elkartasun kanpaina osoan zehar jaso dugun zuen atxikimendua.
Jarraituko dugu informatzen,
Besarkada haundi bat Read More →